XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen ere, aldagaien aurreikuspenei buruz, aldizkako informazioa eskuratu ahal izango duzue.

Aldagaiek edozein jarduera-sektoreko enpresa guztietan ondorioak badituzte ere, ez dute enpresa bakoitzean eragin berdina sortzen.

Horrela, momentuko interes-tipoaren igoerak zorpetuago dauden enpresan izango du eraginik negatiboena, eta euren kostu-egitura kaltetuko du. Horregatik da hain garrantzitsua aldagai hauek kontuan hartzea.

C- SEKTORE-INGURUNEA.

Iazko ereduarekin, zuen erabakiak berberak izan arren emaitzak oso desberdinak izan zitezkeela frogatu zenuten, hauek ere beste lehiakideen portaeraren eraginpean ere baitzeuden. Baina, zeinen zaila zen lehiakideen portaera aurreikustea!!

Eredu honek berritasun bat dakar aurrekoarekiko, lehiakideen portaeren aurreikuspen egokiagoak egin baititzakezue honi esker.

Eskuartean izango duzuen informazioa, ongi aprobetxatzen jakinez gero behintzat, zuen lehiakideek duten lehiarako estrategia asmatzeko baliagarri izango zaizue. Eta honen bitartez, euren enpresa erabakien markoa zein den jakingo duzue.

Eredu honek beraz, iazkoarekiko funtsezko desberdintasunak aurkezten ditu lehiaketa-inguruneari dagokionez, eta horien artean: